Lazkaoko ekonomia-giharrearen gida atera dute
Lazkaoko Gida Komertziala argitaratu du udalak, 40 orrialdeko informazio liburuxka. Herriko 212 establezimenduren eta enpresaren berri jaso dute, bakoitzaren kokagunea, helbidea, telefonoa, webgunea eta zein sare sozialetan dauden zehaztuta.Lau atal di...
Lau atal ditu gidak: merkataritza (11 sektoretako 62 denda), ostalaritza (12 taberna, 11 jatetxe, hiru kafetegi eta beste 7 gune), enpresak (57) eta zerbitzuak (55).
Etxeetara gaur banatuko dute. Udal webgune ofizialean ere (lazkao.eus) ipini eta eguneratuko dute gida.
Enpresen lana eskertu du Felix Urkola alkateak, «lanpostuak sortzeko tresna onena» direlako. «Lazkao zer den» erakutsiko du gidak, herrian eta kanpoan.












