Entseguak larunbatean eta asteartean izango dira, Sustraia dantza taldearen eskutik

Sustraia dantza taldearen eskutik, etzi ekingo diote datorren urteko Inauterietan dantzatuko duten konpartsa erakusteko ikastaroari. Gipuzkoako Inauteri Konpartsa Herrikoia kaleratuko dute Inauterietako igandean. Entseguak irekiak dira eta astearteetan 20:15etik aurrera eta larunbatetan 17:00etan izango dira dantza taldearen lokalean.