Liburu azokarako erosketa txekeak oparituko dituzte
LAZKAO // Lazkaon abenduaren 16tik 18ra izango da euskal liburu eta disko azoka. Gerriko liburu dendak aurretik ere ekimen bat jarri du martxan, abenduaren 16ra bitartean. Bezeroen artean erosketa txekeak oparituko ditu, ondoren azokan erabiltzeko. Uda...
LAZKAO // Lazkaon abenduaren 16tik 18ra izango da euskal liburu eta disko azoka. Gerriko liburu dendak aurretik ere ekimen bat jarri du martxan, abenduaren 16ra bitartean. Bezeroen artean erosketa txekeak oparituko ditu, ondoren azokan erabiltzeko. Udalak finantzatzen duen ohiko %15eko deskontua ere izango da azokan, eta horri gehitu ahalko zaizkio txekeak. Dendan 10-29 euro artean gastatuz gero, euro bat oparituko dute; 30-49 artean, hiru euro; eta 50 eurotik gora, bost euro.