Gamesak aste bereziarekin ospatuko du 30 urteko lan ibilbidea
Gamesa burdindegiak abenduaren 12tik 16ra ekimen eta eskaintza bereziak jarriko ditu, Olaberriko saltokian, bezeroentzat. 1986an hasi zuen aro berria, eta datorren astean 30. urteurrena ospatuko dute.Astelehenetik ostiralera bitartean, Gamesaren sare s...
Astelehenetik ostiralera bitartean, Gamesaren sare sozialetan talasoterapiako saio bat eta otordu bat zotz egingo dituzte. Bestetik, Helly Hansen eta Facom etxeen produktuetan %25eko deskontuak egingo dituzte.
Abenduaren 14an eta 15ean, berriz, Facom eta Helly Hansen produktuen erakusketa berezia jarriko dute dendan. Beste talaso zirkuitu bat zozkatuko dute, egun horietako erosleen artean.
Beasaingo kaletik Ihurrera
Game burdindegia 1950eko hamarkadan zabaldu zuten, lau bazkidek, Beasaingo Nafarroa etorbidean. 1986an, uztera zi-hoazela eta, beste jabe batzuek erosi zuten. Azkenik, orain urte batzuk Olaberrian 1.500 metroko lokala egokitu zuten. 20 langile ditu, gaur egun, eta Nafarroan eta Gipuzkoan erreferente da.













