Ampo Ordiziak 38-24 irabazi du etxean Senor Independienteren kontra
Sufrituta, baina ondo landutako garaipena lortu du asteburuan Ampo Ordiziak, Santanderko Senor Independiente taldearen aurka. Ligako aurreneko itzuliko azken partida zen, eta garaipen horri esker, 7. postuan bukatzea ez ezik, Errege Koparako sailkapena ere lortu dute ordiziarrek.
Indarrean atera ziren etxekoak, arerioa estu hartu eta partidaren gidaritza hartzen ez uzteko helburuarekin. Estrategia horrek emaitza ona eman zuen gainera, bigarren minuturako lehen entsegua egin baitzuten ordiziarrek. Fisikoki talde espainiarra indartsuagoa izan arren, etxekoek kasta handia erakutsi zuten, eta Independientekoen eraso guztiak geldiarazi zituzten. Aurreneko zatia, 14-3 aurretik zirela bukatu zuten.
Bigarrenean ere, beste horrenbeste. Ampokoek dena eman zuten erasoan, eta 50. minuturako 31-3 aurretik ziren. Halako aldearekin, dena eginda zegoela zirudien, eta etxekoak erlaxatu egin ziren. Momentu hori aprobetxatu zuten bisitariek jokoari buelta eman eta markagailua dantzan jartzeko. 10 minuturen faltan, 31-24 gerturatu ziren, eta ordiziarren artean, nekea atzematen zen. Okerrena pentsatzen hasia zen Altamirako publikoa, baina melez mele egindako eraso jokaldi luze batean, Oier Goiak etxekoen bosgarren eta azken entsegua lortu zuen, publikoaren lasaitasunerako. Rustek kolpea gauzatuta, 38-24ko emaitza jarri zuten markagailuan.
Alhambra Nievas epaileari omenaldia
Partida bukatu bezain pronto, Ampo Ordiziak omenaldi xume bat eskaini nahi izan zion Alhambra Nievas epaileari, urteko arbitorik onena hautatu baitute berriki. Omenaldiaren ondoren, Ordizia eta Independiente klubetako emakumezkoen taldeen arteko lagunarteko partida jokatu zuten.
Alhambra Nievas epaileari omenaldia
Partida bukatu bezain pronto, Ampo Ordiziak omenaldi xume bat eskaini nahi izan zion Alhambra Nievas epaileari, urteko arbitorik onena hautatu baitute berriki. Omenaldiaren ondoren, Ordizia eta Independiente klubetako emakumezkoen taldeen arteko lagunarteko partida jokatu zuten.













