Etxarri-Aranatz abesbatzak irabazi du Sari Nagusia
Asteburuan Abesbatza-Kantuen 18. Sari Nagusia egin dute Zumarragan. Etxarri-Aranatz, Gaudeamus (Gernika), Gli Apassionati (Vigo) eta Kromatika (Guadalajara) abesbatzek parte hartu dute. Nafarrak nagusitu dira, nabarmen. Izan ere, bi ataletan onenak
Asteburuan Abesbatza-Kantuen 18. Sari Nagusia egin dute Zumarragan. Etxarri-Aranatz, Gaudeamus (Gernika), Gli Apassionati (Vigo) eta Kromatika (Guadalajara) abesbatzek parte hartu dute. Nafarrak nagusitu dira, nabarmen. Izan ere, bi ataletan onenak izan dira: polifonia atalean eta folklore atalean. 2.000 euroko saria eraman dute Nafarroara.













