Dar-dar produkzioakek sustatutako Giza eskubideak herrira nazioarteko laburmetrai lehiaketaren sariak banatu dira asteburuan Ordiziako herri antzokian. Sari nagusia Haiti Tablo-A, Espainiako ekoizpena duen laburmetraiak eraman du. Publikoaren saria, Metros utiles laburmetraiarentzat izan da eta Goierriko laburmetrai onena, Jakintza ikastolako Jakintza laburmetraia izan da.
Mundu osoko herrialde ezberdinetatik iritsitako 130 laburmetrai aurkeztu dira lehiaketara. Ikuskapen komisio batek 18 aukeratu zituen eta horietako 12 heldu ziren finalera, herritarrek eta eragileek bozkatuta. Azkenik, artea eta ikus-entzunezko profesionalez (Sara Cozar, Teresa Calo, Iñaki Garmendia) eta Udal ordezkariek osaturiko epaimahaiak aukeratu ditu irabazleak. Larunbatean egindako ekitaldi berezian, finalera iritsitako laburmetraiak ikusi zituzten eta sariak banatu ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.