Jokin Izagirre eta Garbiñe Alustiza nagusi Bolari Egunean
Gipuzkoako Bolari eta Tokalari Eguna egin zuten, pasa den ostegunean, Seguran. Gipuzkoa osoko bolari eta toka jokalariak biltzen dira bertan. Bolatan, Jokin Izagirre eta Garbiñe Alustiza izan ziren txapela jantzi zutenak. Gizonezkoetan, gainera, hiru lagunen arteko berdinketa izan zen, 36na birla botata; berdinketa hausteko beste erronda bat egin zuten, eta han atera zen Izagirre nagusi. Tokan berriz, Joxe Maiz eta Pabe Galdos izan ziren irabazleak.
SAILKAPENAK
Bolatan (gizonezkoak)
- Jokin Izagirre ………….. 36 birla *
- Itoitz Alustiza ………….. 36 birla
- Patxi Arrondo ………….. 36 birla
- Iñaxio Otaegi …………… 35 birla
- Garbiñe Alustiza ……… 31 birla
- Rosa Santos ……………. 28 birla
- Aitziber Makazaga …… 28 birla
- Joxe Maiz ………………. 9 joaldi
- Jose Antonio Calvo …. 8 joaldi
- Antonio Lertxundi
- Pabe Galdos