Zapatari bota dute, Hiribarrengo garapen urbanistikoan azkena
Lazkaoko Iturgaitzaga auzuneko garapen urbanistikoan aurreikusitako azkeneko eraisketa herenegun egin zuten. Hiribarren kaleko 10. zenbakiko eraikina, Zapatari izeneko etxea, bota zuten, goizean hasi eta eguerdirako hondakin pila bihurtuta. Lazkaoko Be...
Eremu horretako hirigintza planean antzinako etxeen tokian berriak eraikitzeko azkeneko urratsa izan da. 12 bota dira. Inguru horretako eraispenak 2012an hasi ziren. Iturgaitzaga (Iturritza gisa ezagutua herrian) azaroaren 19an bota zuten.
2013an Elosegi 56 eta 58 etxeen txanda iritsi zen (apirilak 16). 2014ko uztailaren 27an Pax etxea (Hiribarren 2) bota zuten, 2015eko azaroan Iturgaitzaga 9 eta 10, eta abenduan Hiribarren 4, 6, 8 eta 16 etxeak. Azkenik, 2016ko urtarrilaren 13an Irurena, eta herenegun Zapatari.












