Sun magoaren ikuskizunerako sarrerak salgai dira
LAZKAO // Iñaki Ruiz de Galarreta Sun mago arabarrak Magic spectacular ikuskizuna egingo du, ostiralean, Lazkaon. Areria antzokian ariko da, 19:00etan hasita. Sarrerak 7 euroan jarri ditu salgai Lazkaoko Udalak. Udaletxean eros daitezke aurrez; dagoen...
LAZKAO // Iñaki Ruiz de Galarreta Sun mago arabarrak Magic spectacular ikuskizuna egingo du, ostiralean, Lazkaon. Areria antzokian ariko da, 19:00etan hasita. Sarrerak 7 euroan jarri ditu salgai Lazkaoko Udalak. Udaletxean eros daitezke aurrez; dagoeneko ari dira saltzen. Ruiz de Galarretak mundu mailan du ospea. Eskapista, ilusionista eta lebitazioetan aditua da. Espainiako Magiaren Sari Nazionala irabazia da.