Eskiatzera joateko irteera berreskuratu du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Garai batean bezala, Olaberritik eskiatzera joateko plana egin du berriz udalak, martxoaren 11rako. Antolatzen hasi aurretik, interesaturik zenbat jende legokeen jakin nahi du, taldea osatuko den ala ez ikusteko. Otsailaren 6rako jakinaraz...
OLABERRIA // Garai batean bezala, Olaberritik eskiatzera joateko plana egin du berriz udalak, martxoaren 11rako. Antolatzen hasi aurretik, interesaturik zenbat jende legokeen jakin nahi du, taldea osatuko den ala ez ikusteko. Otsailaren 6rako jakinarazi behar da, udaletxera deituta (943 88 14 34), idatzita (kultura@olaberria.eus) edo Jolas Txokoan. 12 urte arte helduak lagunduta joan liteke.