'En transito' dokumentala aurkeztuko du gaur Tejedorrek zineklubean
Oskar Tejedorrek (Legazpi, 1968) En transito dokumentala aurkeztuko du Legazpin, gaur, 22:15ean, zineklubaren programazioaren baitan. Dokumentalaz gain, Tejedorrek fikzio labur bat ere eramango du gaurkoan Latxartegi aretora. Zuzendari legazpiarra ez d...
Oskar Tejedorrek (Legazpi, 1968) En transito dokumentala aurkeztuko du Legazpin, gaur, 22:15ean, zineklubaren programazioaren baitan. Dokumentalaz gain, Tejedorrek fikzio labur bat ere eramango du gaurkoan Latxartegi aretora. Zuzendari legazpiarra ez da bakarrik egongo, fikzioaren protagonista bat eta dokumentalaren protagonista bat berekin izango dira Legazpiko aretoan gaurkoan.
Migrazioari buruzko dokumentala ondu du Tejedorrek. Compañeras de viaje lanean emakumezko immigranteen prozesu emozionala kontatu zuen behin Europara iristen direnean. «Lan hark galdera asko sortu zizkidan, batik bat, emakumezko hauek bere sorterrian uzten dituzten seme-alaben sentipenei buruzkoak» azaldu du Tejedorrek. Nikaraguan erroda- tutako En transito lanean han geratutako haurren eta Europara lanera etorritako andrazkoen arteko solasaldiari bidea eman dio, «ikusleek zinetik atera eta gogoeta egitea nahiko genuke».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.