Hirugarren Federazio mailari heltzeko prest dago Beasain KE
Abuztuaren 8an jokatuko du Beasain KE-k denboraldiaurreko lehen lagunartekoa, Realaren C taldearen aurka. Irailaren 5ean ekingo diote ligari.
Beasain KE-ren lehen taldea.Beasain KE Beasain Kirol Elkarteak 2026/2027 denboraldirako lehen taldea aurkeztu du Loinatz futbol zelaian. Taldetik atera diren jokalarien eta fitxaketa berrien berri eman dute aurkezpenean. Hirugarren Federazio mailari heltzeko prest daude. Abuztuan lagunartekoak izango dituzte, eta irailaren 5ean ekingo diote ligari.
Hamabi jokalarik utzi dute taldea. Artetxe, Sansinenea, Bengoetxea, Etxeberria, Gaztañaga, Lorea, Lazkano, Lizaso, Mendia, Pita, Domenic eta Alex dira Beasain KE-ri agur esan dieten jokalariak. Onena opa die klubak haien ibilbide berrietan.
Fitxaketetan, aldiz, hamar berritasun daude: Beñat Aldasoro (Valle Egues), Gexan Anduaga (Aurrera Vitoria), Ander Aranburu (Zarautz), Julen Prior (Añorga), Kerman Urain (Añorga), Iñaki Ormazabal (San Ignacio), Ibai Salaberria (Leioa), Julen Olasagasti (Dominikar Errepublika), Galder Guembe (Anaitasuna), Manex Iradi (Real Union) eta Xabier Monreal (filiala) batu dira taldera.
Abuztuaren 8an jokatuko du Beasain KE-k denboraldiaurreko lehen lagunartekoa, Realaren C taldearen aurka (10:30, Zubieta), eta beste bost lagunarteko izango dituzte denboraldia prestatzeko: abuztuaren 13an Amurrion (19:00) jokatuko dute, abuztuaren 15ean Beasainen Touring-en aurka (11:00), abuztuaren 22an Beasainen Alavesen C taldearen aurka (11:00), abuztuaren 28an Beasainen Valle Eguesen aurka (19:30) eta abuztuaren 29an Lagun Onaken aurka Azpeitian.














