Goierriko taldeak gaur hasiko dira Gipuzkoako Herriarteko bertso deman
Osinalde talde gabiriarrak Zarautzen kantatuko du, Hitza ote hitza? hango taldearekin, gaztetxean. Segurako eta Ataungo Aizkorpe Alegian ariko da, '7 astoren gainean' hirukoarekinGipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa aurreko astean hasi bazen er...
Osinalde talde gabiriarrak Zarautzen kantatuko du, Hitza ote hitza? hango taldearekin, gaztetxean. Segurako eta Ataungo Aizkorpe Alegian ariko da, ‘7 astoren gainean’ hirukoarekin
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa aurreko astean hasi bazen ere, Goierriri dagokion abiera gaur izango da. Eskualdeko sei taldeetatik bik —Gabiriako Osinalde eta Segura-Ataungo Aizkorpe— gaur kantatuko dute, astebururako iragarritako sei saioetatik bitan.Aizkorpeko hiru bertsolariek Alegiako 7 astoren gainean taldearekin egingo dute saioa gaur, Alegiako gaztetxean. Zahagi-ardoa 20:30ean irekiko dute, mokadutxo bat egiteko, eta ondoren izango da oholtza gaineko saioa.
Eneko Araiztegi, Jon Iturriotz eta Mikel Tapia dira bertsotan. Iñaki Rezusta (gai jartzaile), Xabi Regil (ordezkari) eta Eresti Oiarbide (epaile) ere taldekide dira.
Osinaldek, berriz, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean du saioa, gaur 22:00etan. Hitza ote hitza? dute aurkari Endika Igartzabal, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal dira bertsotan; Beñat Hach Embarek, Mikel Asurabarrena eta Jokin Murua dira laguntzaileak.