Martxoan Beasainen egingo diren lasterketetan izena eman daiteke
Martxoa korrika proben hilabetea izaten da Beasainen. Errepideko zein mendiko lasterketak antolatzen dituzte, luzeagoak zein motzagoak: Beasaingo Herri Lasterketa eta Arriarango Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketa. Beasain Challengerako puntu...
Martxoa korrika proben hilabetea izaten da Beasainen. Errepideko zein mendiko lasterketak antolatzen dituzte, luzeagoak zein motzagoak: Beasaingo Herri Lasterketa eta Arriarango Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketa. Beasain Challengerako puntuagarriak dira bi probak. Izena emateko epea irekita dago guztietan. Korrikarekin batera, monoziklo lasterketa ere izango da aurten.
Martxoaren 12an, igandean, Bealak antolatuta, VII. Herri lasterketa jokatuko da. Beasaingo kaleetan 14 (bi itzuli) eta 7 kilometroko (itzuli bat) lasterketak izango dituzte korrikalariek aukeran; 14 kilometrokoak 11:00etan aterako dira Loinazko San Martin plaza azpitik eta 7 kilometrokoak 11:10ean. Aurretik, 10:00etan, 8 eta 11 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte. www.herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena.
Monoziklo lasterketa
Bestetik, iaz bezala, egun be-rean, monoziklo lasterketa herrikoia ere jokatuko da. Korrikalariek egiten duten ibilbide bera egin beharko dute, 14 kilometro edo 7 kilometro. 09:45ean abiatuko dira. 18 urtetik beherakoek 3 kilometro egin beharko dituzte; 10:30ean dute irteera ordua. orekanbizinaiz@gmail.com helbidean eman behar da izena.
Arriaranen beste bi proba
Martxoaren 18an, larunbatean, berriz, Bealak eta Arriarango Intxaurpe elkarteak antolatuta, Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketa jokatuko da Arriaranen. 23 eta 11 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte. Lasterketa luzea 15:30ean abiatuko da eta laburra 16:00etan. Izena www.kirolprobak.com webgunean eman behar da.













