Eñaut Elorrietaren kontzertuan, Txokoari esker
Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak zozkatu genituen pasa den astean, eta Eraitz Gorrotxategi gabiriarra izan zen irabazlea. Sariarekin gustura gelditu zen, “jaialdi zoragarria” izan baitzen.
Hala azaldu du berak: “Kanpoan, ilargipean, giro ona, baina barruan, zinean, giro hobea; sentipenezko eta gizartearekin konprometitutako abestiak entzunez”.