Bidaietako blogak gero eta ugariagoak dira Internet sarean, eta funtsezko elementu bilakatu dira helmuga turistikoak sustatzeko, esperientziak partekatzeko eta informazio praktikoak emateko garaian. Blogari horietako asko autokarabana, furgoneta edo k...

Beasaingo autokarabana gunea.
Bidaietako blogak gero eta ugariagoak dira Internet sarean, eta funtsezko elementu bilakatu dira helmuga turistikoak sustatzeko, esperientziak partekatzeko eta informazio praktikoak emateko garaian. Blogari horietako asko autokarabana, furgoneta edo kanper erabiltzaileak izaten dira. Asteburuan, I. Blogari bilkura antolatu dute, eta Beasain eta Goierri aukeratu dituzte topaketa horretarako. «Furgonetaz nahiz autokarabanaz bidaiatzen dugunok biltzeko beharra sumatu dugu, gainontzeko blogarien antzera, geure burua kolektibo gisa irudikatzeko eta ezagutzera emateko», dio Oiartza Panpliegak. Honela, «gure kolektiboari gizartean eta zehazkiago turismoaren arloan merezi duen lekua eman» nahi diote.
Asteburuko plana
Asteburuan Beasaingo autokarabana gunean hartuko dute ostatu eta Igartzan egingo dituzte hainbat jarduera: «Bilkura egiteko garaian, autokarabana gunea duen herri bat saritu nahi genuen». Asteburu osoko egitaraua antolatu dute. Bihar, 10:00etan, ongietorria emango diete blogariei eta proiektuaren aurkezpena egingo dute. Goierrin ezagutzeko aukera ere izango dute; besteak beste, Zerain eta Beasain. Haurrekin datozenentzat ere hainbat ekintza daude aurreikusita.
Hasieran inguruko lauzpabost blogari elkartzea aurreikusten bazuten ere, Espainiako Estatuko 13 blogari elkartuko dira; «oso blogari gutxi gara euskaraz aritzen garenok», nabarmendu du Panpliegak.
Ondorengo blogariek hartuko dute parte:
Aldakarrikapenareko, «gizartearen gureganako begirada aldatzeko» helburua ere badu topaketak, askotan «bigarren edo hirugarren mailako turista gisa» hartzen dituztela uste baitute, «hiriarentzat edo herriarentzat inola onura uzten ez duen turismoa, alegia». Baina Panpliegaren esanetan, «urte osoan bidaiatzen dugu, eta gehienean landa eremuko herrixkatan gelditzen gara (herriko tabernariak, jatetxeak, museo xumeak…). Ekonomia txikiak aktibatzen ditugu, herri txikiak biziberrituz».