Saskibaloia hunkitu egin da
Beasaingo BKL taldeak 50. urtemuga ospatzeko bazkaria egin du. Oroigarriak banatu dituzte taldearen alde lan egin dutenen artean. Arerio izandakoei ere baiSalbatore jatetxean elkartu ziren azken 50 urteetan BKL Beasaingo saskibaloi taldean lan egindako...
Beasaingo BKL taldeak 50. urtemuga ospatzeko bazkaria egin du. Oroigarriak banatu dituzte taldearen alde lan egin dutenen artean. Arerio izandakoei ere bai
Salbatore jatetxean elkartu ziren azken 50 urteetan BKL Beasaingo saskibaloi taldean lan egindako entrenatzaileak, babesleak, zuzendaritzan aritutakoak, arerioak… Guztira, 50 bat lagun. Bazkalostean taldearen ibilbidea biltzen duen bideoaren emanaldiak ireki zuen zirrararen tartea.Oroigarri ugari banatu zituzten. Oroigarri hauek honakoa kideek jaso zituzten: Manuel Udabe eta Andres Etxezarreta La Salleko fraideak, Javier Gil de San Vicente CAFeko ordezkariak, Eustasio Lopez eta Javier Hervas (semeak jaso zuen) sortzaileak, Enrique Aranburu (semeak jaso zuen) entrenatzaileak eta Jesus Mari Mateos taldekideak.
Bestelako oroigarriak ere bazeuden. Azpeitiko, Urretxuko, Legazpiko, Baskoniako eta Ordiziako kantxako arerioentzat; federazioko ordezkarientzat ere bai. Aldizkari bat osatu dute taldearen historiarekin eta bazkarian salgai jarri zuten.













