ZUZENKETA. Zegamako Kilometro Bertikaleko lehen goierritarra Maider Unanue izan da
Ostiraleko Zegamako Kilometro Bertikaleko lehen emakume goierritarra Maider Unanue aramarra izan zen; sekulako lasterketa egin ondoren, bederatzigarren postuan helmugaratu zen (42:23).
Maider Unanue Gaurko egunkarian zein Interneten Zegama Aizkorriko Kilometro Bertikaleko sailkapenean iragarritako datu okerra zuzendu nahi du Goierriko Hitzak. Ostiraleko Zegamako Kilometro Bertikaleko lehen emakume goierritarra Maider Unanue aramarra izan zen; sekulako lasterketa egin ondoren, bederatzigarren postuan helmugaratu zen (42:23). Denera, bi emakume goierritarrek parte hartu zuten: Unanuek berak eta Edurne Arakistain legorretarrak.
Ostiralean Zegamako Kilometro Bertikalean Top 10ean sartu ondoren, hurrengo egunean Zaldibiako mendi lasterketan hirugarren egin zuen lasterketa luzean.












