Ekain Jimenezek irabazi du Ataun Aia txirrindulari proba
ATAUN // Allerru taldeko Ekain Jimenez izan zen nagusi, larunbat arratsaldean, Ataunen jokatutako kadete mailako VII. Ataun Aia Sarian. Telmo Senperena (Victor Alvaro Const.) esprintean gainditu zuen, 1:15:30 orduko denborarekin. Hirugarren Aimar Aiest...
Allerru taldeko Ekain Jimenez izan zen nagusi, larunbat arratsaldean, Ataunen jokatutako kadete mailako VII. Ataun Aia Sarian. Telmo Senperena (Victor Alvaro Const.) esprintean gainditu zuen, 1:15:30 orduko denborarekin. Hirugarren Aimar Aiestaran (Caja Rural-Ikolan) sailkatu zen, 27 segundora. 74 ziklistak bukatu zuten, 48,5 kilometroko karrera. Taldeka, lehenengo Victor Alvaro eta bigarren Caja Rural.