«Autobus egile gisa dugun marka indartzea lortu dugu urte gutxian»
Autobusak eta autokarrak bereizten erakutsiz –hiri barru-koak lehenak eta distantzia ertain eta luzeak egitekoak bigarrenak– eta kooperatiba baten organigrama azalduz hasi ...
«Ormaiztegin dago Irizarren burua eta hemendik bideratzen dugu guztia» «2016. urtea oso ona izan da, eta badirudi 2017a ere hazkundearekin joango dela» «Adunan autobus elektrikoak egingo dira; 50 langile ari dira lanean duela bi hilabetetik»Lantegia propioa sentitzeak lagunduko du, dudarik gabe. Bai. Argi dago. Komunikazio aldetik saiatzen gara ahal den guztia guztiei helarazten; pentsamendu estrategikoak definitzen eta lantzen jende pila batek lan egiten dugu, eta hori guztia denoi jakinarazten zaie. Azkenean, edozein estrategia aurrera eramatea errazagoa da denok elkar hartuta. Lan egiteko sistema propioa duzue, Saratxagak ezarritakoa. Denborak aldatzen doaz. Enpresa ez doa berdin, aldaketatara egokitu egin behar da, eta urteak daramatzagu gauzak ondo eginez. Gauzak ondo egin behar dira merkatuari edo bezeroari behar duena eskaintzeko. Jende guztiak, denok argi dugu zeintzuk diren gure misioa, gure ikuspegia eta gure baloreak. Ormaiztegin jarraituz, bere martxa jakiteko neurgailua egunean egiten diren autobusak da. Momentu honetan sei autobus egiten dira egunero Ormaiztegin, eta taldean beste 7;?guztira 13 autobus. Baina orain dela 10 urteko sei haiek eta gaurkoek ez dute zerikusirik. Izan ere, orain autobus integral edo osoak ere egiten ari gara eta lehen karrozeriak bakarrik egiten genituen. Egiten ditugun autobusetatik %25 integralak dira, hau da, mekanikaren eta karrozeriaren egilea Irizar da. Gainera, autobusak eboluzionatzen ari dira eta osagarriak eta elektronika ez dira duela 10 urte bezala-koak;?oraingoak konplikatuagoak dira, lan gehiago dute. Nola egiten da autobus osoa? Integralak ez diren autobusentzat, hau da, %75entzat, bezeroak ekartzen du xasisa (Man, Mercedes, Scannia, Volvo…), eta gainean egitura jartzen diogu lehenik, gero kanpotik eta barrutik betetzen joateko, autobusa osatu arte. Baina duela 5-6 urte gure autobus propioak eskaintzea erabaki genuen, eta inbertsio handiko proiektu bat garatu eta gero, Irizar autobus integrala egiten hasi ginen. Prozesua ez da berdina. Hasieran ez dago xasisik, baina xasisa egongo balitz bezala karrozeria bukatzen dugu Ormaiztegin eta gero Salbatoreko fabrikara eramaten dugu. Han mekanika osoa muntatzen da, osagaika, kotxeetan bezala: motor taldea, ardatz bat, beste bat, kanbio kaxa, haizagailua… puzzle bat izango balitz bezala karrozeriari ezartzen zaio. Zer nolako harrera izan du? Bezeroak Irizar marka aurretik baloratzen zuen karrozeria egile gisa, eta orain autobus egile bezala ere marka hori baloratzea lortu dugu. Autobus integral bat erosi dutenak berriz etortzen dira, eta horrek esan nahi du autobusa preziatua izan dela, ondo egiten ari garela. Europan gogor egin dugu lan eta iaz 250 bat autobus integral saldu genituen;?aurten urte amaierarako 350bat izatea aurreikusten dugu. Zein da Irizarren katalogoa? Orain dela urte batzuk gure katalogoko autobusak i letrarekin izendatzen hasi ginen, eta orain egiten ditugun denak hizki horrekin hasten dira: i2, i3, i4, i6, i8. i2-a hiriko autobusa da; i4-a distantzia ertaineko autobusa da;?i6-a eta i8-a distantzia ertain eta luzekoak dira. Zein da Irizarren harribitxia? Bakoitzak du bere garrantzia, eta zaila da bat aukeratzea. Baina irudi aldetik eta produktu aldetik i8-a da top-a; salmenten aldetik, eta denek top hori ezin dutela erosi kontuan hartuta, i6-a da garrantzitsuena, eta horren barruan, orain birdiseinatu den i6s-a da. Autobus elektrikoaz ere hitz egin behar da. Gu distantzia ertain eta luzeko autokarretan geunden espezializatuta, eta hiribusen alorrean sartzeko aukera ikusi genuen. Baina epe ertainean konbustioko hiribusak hirietan ibiltzeko zailtasunak izango zituela kontuan hartuta, bi, hiru, lau urtetarako produktua ateratzea baino garapen handiagoko baten alde jo, eta elektrikoa aukeratu genuen. Proiektu gogorra izan zen, dedikazio handikoa, inbertsio garrantzitsukoa. 2014an jarri genituen lehen i2e-ak Donostiako eta Bartzelonako kaleetan;?gaur, hiribus elektrikoa ondo ari gara saltzen hemen eta Europan. Apustu gogorra izan da, baina aurrera begira ezinbestekoa. i2e-arekin, gainera, gure ametsik onena betetzea lortu dugu, Irizarrek oso-osorik egindako autobusa delako: trakzioa, elektronika, motorra, karrozeria… Hibridoarekin ere ari gara, hiritik kanpoan konbustioko motorrarekin ibiltzeko eta hiri barruan elektrikoarekin. Eta elektromugikortasuna aldeko apustuak aurrera darrai. Noizko Adunako lantegia? Autobus elektrikoak ekoitziko dira han, baita egunen batean agian egingo diren beste ibilgailu industrial elektrikoak ere. Adunako proiektua aspalditik dator, baina krisialdiak geratuta utzi zuen denbora batez. Adunarekin, Gipuzkoan jarraitzen du Irizarrek. Lantegia martxan dago dagoeneko; 50 bat pertsona ari dira lanean duela hilabete pare batetik. Produzitzeko instalazio parterik gehiena bukatuta dago, eta lanean ari gara. 18.000 metro karratuko planta bat egitea lortu dugu eta poliki-poliki betetzen joango gara. Epe luzerako aurreikuspenak egin ditugu langileen aldetik, eta urte amaieran 100 langile izatea espero dugu. Han, eguneko bi ibilgailu industrial edo autobus elektriko egiteko aukera dago, eta aurrerago langile gehiago sartzeko aukerak badaude. Argi dago elektromugikortasuna aurrera doala, eta Espainiako eta Europako zenbait hiritan autobus elektrikoaren aldeko apustuak egiten hasiak direla. Orain, esaterako, Baionarako 18 metro luzeko autobus artikulatuen eskaera handi bat lortu dugu. Lanean horrela jarraitzea espero dugu, eta enplegua eta aberastasuna hemen bertan sortzen.