Kilometro bertikala Munduko Kopan estreinatu da, maila ezin hobearekin
Gizonezkoetan Angermund nagusitu da eta emakumezkoetan Laura Orgue. Junior Traileko irabazleak Nicolas Molina eta Ane Iturria tolosarra izan diraMaratoia proba nagusia da, baina zegamarrek beste bi lasterketa ere antolatzen dituzte: kilometro bertikala...
Gizonezkoetan Angermund nagusitu da eta emakumezkoetan Laura Orgue. Junior Traileko irabazleak Nicolas Molina eta Ane Iturria tolosarra izan dira
Maratoia proba nagusia da, baina zegamarrek beste bi lasterketa ere antolatzen dituzte: kilometro bertikala iraupen motzeko esfortzuak maite dituztenentzat eta Junior Traila gaztetxoentzat. Bi proba hauetan ere maila izugarria izan da. Kilometro bertikala lehenengoz Munduko Kopan sartu da eta Angermund-Vikek eta Laura Orgue kata- luniarrak errekorrak hautsi dituzte. Junior Traileko garaileak Nicolas Molina eta Ane Iturria tolosarra izan dira.Kilometro bertikala ostiralean egin zuten. Korrikalariek hiru kilometrotan 1.015 metroko desnibela gainditu zuten. Angermund-Vikek 34 minutu eta 55 segundo behar izan zituen eta Orguek 41 minutu eta 40 segundo.
Gizonezkoen artean, bigarrena Jan Margarit kataluniarra izan zen bigarren eta nafar jatorriko Imanol Goñi bizkaitarra hirugarren. Emakumezkoei dagokienez, bi euskaldunek lagundu zuten Orgue podiumean: Maite Maiora mendaroarrak eta Maria Zorroza gernikarrak.
Angermund-Vikek lasterketa «gogorra» izan zela esan zuen. «Hasieran indar asko ez xahutzen saiatu naiz, baina korrikalariak aurreratzen hasi naiz eta horrek asko motibatu nau. Zangoak ez nituen arin sentitzen, baina jendearen animoek jarraitzeko indarra eman didate».
Orgue ere pozik zegoen, noski. «Lesionatuta egon naiz, baina nahiko gustura aritu naiz. Asko gozatu dut eta oso pozik nago. Ibilbide guztian ikusle asko zeuden eta horrek dena ematera bultzatu nau».
Junior Trail
Junior Trailari dagokionez, mutilen artean Nicolas Molina andaluziarra nagusitu zen, Victor Illera gaztelarraren eta Anartz Artola hernaniarraren aurretik.
Emakumezko onena Iturria tolosarra izan zen. Yaiza Miñana aragoarra eta Andrea Sinfreu andorrarra igo ziren podiumera berarekin. Aipatzekoa da kilometro bertikalean bigarren egin duen Margaritek Junior Traila irabazi zuela duela bi urte.












