Igandean Caceresera joateko autobusa antolatu du Beasain Kirol Elkarteak
Beasainek Cacereñoren aurka 2. B mailara igotzeko bigarren kanporaketako itzuliko partida jokatuko du. Loinatzen 1-0 irabazi zuen talde txuri-urdinak.
Beasain Kirol Elkarteak autobusa antolatu du igandean Caceresera (Extremadura, Espainia) joateko. 2. B mailara igotzeko bigarren kanporaketako itzuliko partida jokatuko du Beasainek Cacereñoren aurka, 18:00etan. “Joaneko partidan lortutako aldeko emaitza itxaropentsuaren ondotik (1-0), gure taldeak behar duen babes eta hauspoa gertutik izan dezan”, autobusa igandean 07:00etan abiatuko da Barrendain plazatik. Autobusa eta sarrera 40 euro kostako da. Xerbera tabernan eman behar da izena; osteguna da azkeneko eguna.













