Koordinadora Feministak eraso asko egiten ari direla salatu du
Urola Garaiako Koordinadora Feministak azken asteotan Urretxu eta Zumarragan eraso sexista ugari egin direla salatu du. Hori dela eta, Zumarragako jaietarako manifestazioa deitu dute. Eraso ezberdinak egiten ari direla diote.
Urola Garaiako Koordinadora Feministak azken asteotan Urretxu eta Zumarragan eraso sexista ugari egin direla salatu du. Hori dela eta, Zumarragako jaietarako manifestazioa deitu dute.
Eraso ezberdinak egiten ari direla diote. «Sare sozialetan argitaratutakoak, kalean oihukatutako irainak, jarraipenak, mugikor bidezko jazarpenak, emakumeon gorputzen gaineko sexu erasoak… Eraso kolektibo eta indibidualak izan dira, tal-dean nahiz bakarka zihoazen gizonek taldean nahiz bakarka zihoazen emakumeen kontra egindakoak».
Erasoek jatorri bakarra dutela diote: zapalkuntza heteropatriarkala, gizonek emakumeak mendean hartu eta makurtu nahi izatea.
Koordinadora Feminista ez dago isilik geratzeko prest. «Erasotutako emakume guztiei gure babesa luzatu nahi diegu. Eraso hauei aurre egiteko prozesua zuekin konpartitzea ohore bat da eta emakume guztiak indartuta ateratzea lortuko dugu», aipatu dute.
Erasoak ez direla erantzunik gabe geldituko gehitu dute. «Zuen inpunitateak gezurrak baino hanka laburragoak ditu. Eraso sexistarik onartuko ez dugula argi gera dadin, Zumarragako festen hasieran, ekainaren 30ean, 20:15ean, txosna gunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu».