Sanjoanetako mahaien zozketan eta bazkarian izen-ematea
Bi aste besterik ez dira falta San Joan egunerako eta, hala, Urretxuko Udalak mahaien zozketan eta bazkarian izena emateko epea ireki du. Gainera, dagoeneko Santa Barbarara autoan igotzeko beharrezkoak diren
Bi aste besterik ez dira falta San Joan egunerako eta, hala, Urretxuko Udalak mahaien zozketan eta bazkarian izena emateko epea ireki du. Gainera, dagoeneko Santa Barbarara autoan igotzeko beharrezkoak diren baimenak eska daitezke.
Harrizko mahaien zozketa hilaren 15ean egingo dute:?19:00etan, Aizpurunea kultur etxean. Zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 15a baino lehen eman behar dute izena, kultur etxean bertan:?17:30etik 20:30era.
Bestalde, dagoeneko San Joan eguneko bazkarirako txartelak eros daitezke. Helduen menuak 22 euro balio du. Menuan barazki budina, errusiar entsalada, zainzuriak, onddo-kurruskaria, Gaztabarbara postrea, kafea eta edaria sartzen dira. Haurrentzako menuak, berriz, 12 euro balio du. Makarroiak, txerri-solomoa plantxan patata-purearekin eta izozkia izango dituzte jangai. Txartelak kultur etxean eta Santa Barbarako aterpetxean egongo dira salgai, hilaren 21era arte. Hilaren 22tik 24ra (edo lekua bukatu arte), Santa Barbarako aterpetxean salduko dituzte.
Santa Barbarara autoan igotzeko asmoa dutenek, baimena eskatu behar dute Urretxuko udaltzaingoaren bulegoan: hilaren 23a baino lehen, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara eta larunbat eta igandetan 09:00etatik 21:00etara. Santa Barbarara igotzeko Nekolaldeko errepidea bakarrik erabili ahal izango da eta baimenik ez dutenak Etxaburu jatetxeraino bakarrik igo ahal izango dira. Pagoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztu egingo da eta jaisteko bakarrik erabiliko da.
Udalak autobus zerbitzua jarriko du eta herritarrei autobusa erabiltzeko eskatu die. Doan izango da eta gelditu gabe ibiliko da, 10:00etatik 20:30era. Geltokia Madaian egongo da.