Loreak azoka bueltan
Ekain Kulturalaren baitan Lore Sariketa egingo dute hilaren 21etik 27ra bitartean. Ordura arteko astearteetan landare postua jarriko du azokan Altzibar Lorazaintzak, atzokoarekin hasitaAtzoko eguraldi kaskarrak ez zuen lagundu, baina Ormaiztegiko azoka...
Ekain Kulturalaren baitan Lore Sariketa egingo dute hilaren 21etik 27ra bitartean. Ordura arteko astearteetan landare postua jarriko du azokan Altzibar Lorazaintzak, atzokoarekin hasita
Atzoko eguraldi kaskarrak ez zuen lagundu, baina Ormaiztegiko azokara joan zirenetatik asko geratu ziren Altzibar Lorazaintzak jarritako landare postuan. Salmenta handia izan ez bazen ere, balkoietarako landareak begiz jo zituen batek baino gehiagok eta hilaren 21etik 27ra egingo den Lore sariketarako apaingarriak aukeratzen hasiko zirela uste du Altzibarreko saltzaileak.Ekain Kulturalaren barruan jaso zuten Altzibarrekoek astearteetako azokan postua jartzeko gonbitea. Izan ere, hil amaieran egingo duten sariketarako landareak herritarrei eskura ipintzeko helburua dauka postuak.
Batez ere garaiko loreak zeuden atzoko lehenengo azokako postuan: surfiniak, geranioak, alegriak… Barruko landareak ere bazeuden: orkideak nahiz barruko begoniak. Lorategietan ipintzeko landareen artean hortentsiak, buganbilak edo olibon-doak ikus zitezkeen.
Altzibarreko saltzaileak esan zuenez, «ez da azoka handia, baina ormaiztegiarrek lehenengo kontaktua egitera etorri dira gaurkoan».
Bihar karpan
Ekain Kulturalaren baitan bihar karpan Musikale jaialdia egingo dute eta Manzanilla in Fusion taldeak joko du 19:00etan. Etzi Urmaiz abesbatzak kantatuko du parrokian 19:30ean eta larunbatean zikloturista martxa dago 07:00etan hasita.













