Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Adur Mendizabal: «Nire lasterketa egin eta gozatu egin nahi dut, argi dut hori»

Zaldibia
Kirola
2017/07/06
Goierriko Hitza
Ehunmilak_ultra_traila_201(2)

Adur Mendizabal zaldibiarra iaz, helmugan sartzen. Bigarren egin zuen EHM proban. // Argazkia: Ina Olaizola

Gaztea da, baina Ehunmilak lasterketako beteranoetako bat bihurtu da zaldibiarra, edizio guztietan aritu baita. Azken lauetan EHMn lehiatu da, baina aurten, atzera, G2H egingo du, beste helburu bat baitu buruan. Azken lau edizioetan Ehunmilak ultra-trailean atera eta gero, aurten G2Hn parte hartuko duzu berriz.?Zergatik? Chamonixen egiten den UTMB 100 miliatako lasterketa egiteko asmoa dut aurten, eta horretan zentratu nahi izan dut. Aurreko urteetan ere joan naiz, baina Ehunmilak eta biak egin izan ditut urte berean, eta karga handi xamarrarekin iristen nintzen. Aurten gogo eta indar gehiagorekin iritsi nahi dut, eta horregatik erabaki nuen G2Hn ateratzea, ez beste ezergatik. Ehunmilak hasi zenetik, edizio guztietan parte hartu duzu.?Lasterketako beteranoetako bat zara dagoeneko. Bai, eta asko aldatu da lasterketa urte hauetan guztietan. Aurrenekoan kuadrillako bat eta biok atera ginen G2Hn, zer zen oso ondo jakin gabe, abentura moduan. Orduan bukatzea zen helburua, ez genekien eta gai izango ote ginen ere.  Harrezkero jendearen prestakuntza asko hobetu da, eta orain lehiakortasun handiagoa dago. Orain dena da ea zein datorren, denbora hobetzea, ea ze postu… Lehen abentura zena orain konpetizioa da gehiago. Iaz bigarren postuan bukatu zenuen ultra-traila. Ez al zenuen aurten lehen postuetan ibiltzeko harrik? Ez pentsa, ez dut horren harrik! Ni ez naiz sekula egindakoarekin damutzen, eta aurten beste lehentasun batzuk jarri ditut. Ibilbide berdina egin dut azken lau urteetan, eta aldatzeko gogoa ere badut. G2H herritik pasatzen da, beste ibilbide bat da, eta azkenean, beste sentsazio batzuk. Eta nola ikusten duzu EHM lasterketa aurten.?Zein ibiliko dira aurrealdean? Aurten uste dut polita egongo dela. Javi Dominguez aurrenekotzat jotzen dut, egia da edozein gauza gerta litekeela, baina okerrik ezean, gaitasun aldetik behintzat bera izango da azkarrena. Baina ondorengo postuetan lehia egon daiteke. Ion Azpiroz etortzekoa da, Jon Aizpuru ere hor izango da, kasta pixka bat erakusteko. Kanpotik ere badator jendea, eta horiek ez dakigu zer egingo duten, baina euskaldunen artean lasterketa polita egongo dela uste dut. Ehunmilak_2016(3)Eta G2Hn? Zein izango duzu erreferentzia edo jarraitu beharreko arerio nagusia? Nire lasterketa egitera aterako naiz, hori garbi daukat. Azken urteetan hori egiten saiatu naiz, nire lasterketa egin eta ahal den neurrian disfutatu. Besteen lasterketa egitera joanez gero, boleto asko daude gero gaizki bukatzeko. Egia da zentzu horretan aldatzen ari dela lasterketa. Lehen ez zitzaion postuari horrenbeste begiratzen. Horregatik nahiago dut denborei eta postuei begiratu gabe nire lasterketa egiten eta neure buruarekin gustura gelditzen saiatu. Prestakuntza ezberdina izango da batean edo bestean atera, ezta? Berez agian bai, baina nire kasuan aurreko urteetakoaren antzeko prestaketa egin dut, lasterketa handi bat egitea dudalako buruan. Aldaketa hori dela eta, egia da aurten beranduago hasi naizela, eta oraingoz ordu edo kilometro gutxiago ditudala hanketan. Eta askotan ahaztu egiten zaigu, baina urte batzuk daramatzagu honetan, eta denbora horretan egindako lana ere hor dago beti. Euskaldunak eta Goierriko jendea ere aipatu dituzu. Inguruan gero eta maila handiagoa dagoela ikusten da, ezta? Asko ikusten da bai! Eta Ehunmilakek lortu duena da Beasain bezalako herri batean jendeak mendirako joera gehiago hartzea. Zaldibian-eta beti joan izan gara mendira, baina Beasain bezalako herri handiagoek kultura gutxiago izan dute mendirako, eta horretan asko aldatu da. Jende asko ikusten da korrika, eta mendi aldera entrenatzera joaten. Lehendik ere ondo ezagutzen duzun proba da G2H. Horrek ere asko egingo du. Ni normalean ibiltzen naizen lekuak dira, eta ondo ezagutzen dut ibilbidea. Ez dakit hoberako edo okerrerako den hori, ze  ezjakintasun batean ibiltzea ere gustatzen zait, askotan leku ezagunean buruak ere lan handia egiten duelako. Baina egia da bidea ezagutzea indarrak neurtzeko behintzat ondo etortzen dela.   Gainontzean, aurten nola dator denboraldia? Zein helburu duzu Mont-Blanceko Ultra-Trailari begira? Horretan zentratuta nago aurten erabat. Gainera badut arantza bat sartuta, aurreko urteetan nekatuta iritsi naizelako, eta proba luzea ondo egin nahi dudalako. Iñaki Catalanekin harreman handia dut, eta erabaki genuen biok proba hori egingo geneula aurten, arantza hori kentzeko ere. Irailean izaten da, eta horrek denboraldia asko luzatzea ekartzen du; gainera abuztuan zaindu egin behar duzu, eta entrenatzen jarraitu, eta urtero horrela aritzea gogorra da. Aurten hori egin eta bukatu egin nahi dut, arantza hori atera eta ahaztu. Gainera oso zirkuito polita da, eta saiatuko naiz gozatzen. Aurreko urteetan fisikoki astindua hartuta bukatu duzula esan duzu.?Aurten zer sasoitan zaude? Neguan mendian asko ibili naiz eta eskia ere asko egin dut. Zegamarako hasi ginen korrika eta prestakuntza aldetik-eta ondo nago. Uztailera korrika egiteko gogoarekin iristea gauza handia da, eta alde horretatik gustura nago aurten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut