Abiatu dira G2Hko korrikalariak
Abiatu dira, G2H lasterketako korrikalariak. Txalapartari eta bertsolarien agurraren ondoren, 23:00etan puntuan atera dira 515 korrikalariak, Beasaingo plazatik. Aurretik 88 kilometro dituzte eta gau guztia pasa beharko dute korrika. Lasterketa hasi aurretik eguraldiren prebisioa izan da kezka nagusia, oso aldakorra izan daitekeela esan dute antolakuntzakoek. Lehenengo helmugaratzea, bihar, goizeko 09:00ak inguru aurrikusten da.