Pala txapelketako finala jokatuko dute gaur Zelai Arizti pilotalekuan
Gaur pala txapelketako azken partidak jokatuko dira, Zelai Ariztin. 18:15ean Ormazabal eta Goiburu ordiziarrek eta Gomez eta Rodriguez zumarragarrek hirugarren posturako jokatuko dute. Ondoren, finala jokatuko da. Epelde eta Arume
Gaur pala txapelketako azken partidak jokatuko dira, Zelai Ariztin. 18:15ean Ormazabal eta Goiburu ordiziarrek eta Gomez eta Rodriguez zumarragarrek hirugarren posturako jokatuko dute. Ondoren, finala jokatuko da. Epelde eta Arume azkoitiarrek Aizpuru eta Bikutze azpeitiarrekin neurtuko dituzte indarrak. Eguraldi txarra egiten badu, Beloki pilotalekuan jokatuko dute.