Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Fiskaltzak Tolosako epaitegiaren esku utzi du Aralarko pisten auzia

Goierri
Gizartea
2017/09/04
Goierriko Hitza
Aralarko_pistak__ObrakEguzki Talde Ekologista eta Landarlan Ingurumen elkartea gustura agertu dira, pisten auzia epaibidera eramatea lortu dutelako. Duela urtebete fiskaltzarengana jo zuten, “Intzentsao-Goroskintxu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legedia hainbat puntutan urratzen” zuela uste zutelako. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak onartutako proiektuan “lege hauste zantzuak” egon litezkeela iritzita, gaia Tolosako epaitegiaren esku uztea erabaki du fiskaltzak. Aralarko pisten lehen zatia (dagoeneko eraikita dagoena) epaibidean dela ikusita, uneotan tramitatzen ari diren edo etor litekeen beste edozein proiektu “bertan behera” uzteko eskatu dute Eguzkik eta Landarlanek; hau da, “Enirio eta Igaratzako txabolak lotuko dituen pista berria eraikitzeko plana” gelditu dezatela. Bigarren proiektu hori, aurrenekoa bezala, “Natura 2000 sare barnean dagoen Aralarko Natur Parkean” eraiki nahi dutela salatu dute, eta gune hori, Kontserbazio Bereziko Eremua dela gogorarazi. Proiektuak, gainera, “ingurumen inpaktuaren ebaluazio indibidializatua” behar duela azaldu dute, eta “legediaren interpretazio interesatua” egitea leporatu diete proiektuaren bultzatzaileei. Proiektuaren oposizioa Eguzki eta Landarlan ez ezik, Naturkon Gipuzkoako natur eta ekologista taldeen koordinakundea eta Aranzadi Zientzia Elkartea, Ahal Dugu eta EH Bildu alderdiak, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako mendi federazioak ere proiektuaren kontra agertu dira, eta guztiek azterketa sakonago bat behar dela azaldu dute. Horrez gain, Enirio-Aralar inguruko herrietan “gatazka sozial nabarmena” sortu dela gogorarazi dute. Aralar “ikuspegi ekologiko, zientifiko eta kulturaletik oso eremu berezi eta baliotsua” izateaz gain, gipuzkoarrentzat “leku oso preziatua” ere badela diote talde ekologistek, eta lur horiek Enirio-Aralar mankomunitateko herritar guztien lurrak direla. Eguzkiren eta Landarlanen ustez, “bada garaia bere kudeaketa [mankomunitatearena] modu zentzudunago batean egiten hasteko”. Hori dela eta, “Aralarren kudeaketa plan berria” behar dela azaldu dute, “legedia errespetatuko duena eta Aralarko erabiltzaile guztien interesak kontuan hartuko dituena, beti ere naturaren kontserbazioa” lehenetsita.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut