Ibilaldi batekin hasiko da Zegamako Zur eta Lur programa
Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak Zur eta Lur Zegaman ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute, parketxea eta herria ezagutzera emateko. Igande honetarako ibilaldi bat antolatu dute, urriaren 19an Gutik Zura dokumentala emango dute eta azaroar...
Igandean Zegamako bide zaharretan barrena ibiliko dira. 10:00etan irtengo dira, Anduetza parketxetik. Ondoren, Aizkorriko magalean dagoen Arrieta auzoa zeharkatuko dute alderik alde.
Ibilaldi honek Zegamako kultur ondarearen eta historiaren zati bat ezagutzeko aukera emango du: leku izenak, iturriak, saletxeak, karobiak, oinetxeak… Gidaria Jose Luis Ugarte legazpiarra izango da, Zegamako Udalak argitaratu duen mapa toponimikoaren egilea. Hiru ordu eta erdiko iraupena izango du eta parte hartzea doanekoa da.













