Ordiziako Klasikoak lasterketaren logoa berritu du
Telebistako emanaldian logoa hobeto ikus dadin egin dute aldaketa, besteak beste. Aurtengo karreraren kartela ere kaleratu dute.
Ordiziako Klasikoaren antolatzaile Txapel-Goierri elkarteak karreraren logoa berritu du. Helburuetako bat telebistako emanaldian logoa hobeto ikustea da. Txirrindulari baten silueta, Ordizia irudikatzen duen O letra, Klasikoaren hitza laburbiltzen duen K letra eta 1922. urtea –karreraren sortze urtea– bateratu dituzten logo berrian. Atzean Txindoki mendia sumatzen da. Urdina eta zuria dira erabilitako koloreak.
Era berean, uztailaren 25ean jokatuko den 103. edizioaren kartela ere kaleratu dute.














