GOIERRIKO HITZAk Zegama-Aizkorrin egindako bideoak 50.000 ikustaldi izan ditu 48 orduan
Irteerako, Otsaurteko, Aratzeko, Sancti Spirituko, Aizkorriko eta helmugako irudiak biltzen ditu zazpi minutu pasako laburpen bideoak.
25. Zegama-Aizkorriren irteera, igandean. Iñaki Gurrutxaga Igandean, 25. Zegama-Aizkorri mendi maratoian, GOIERRIKO HITZAko lantaldeak egindako lana harrera bikaina izaten ari da. Asteburuko hiru proben jarraipena albiste, argazki eta bideoz osatzeaz gain, igandeko maratoiaren laburpen bideo bat egiten urteak daramatzate etxe honetako lankideek hainbat boluntarioren laguntzarekin.
Iluntzerako Youtubeko kanalean igota zegoen bideoa, eta 48 orduren buruan 50.000 ikustaldi izan ditu bideoak. Asteazken goizez 51.869 ikustaldi ditu, ehunka atsegite eta hainbat iruzkin ere bai.
Arrakasta handia izan ohi du mendi maratoiaren laburpen bideoak, eta badira ikustaldi gehiago izan dituztenak ere. 2019an egindakoak 121.917 ikustaldi ditu, 2018koak 91.343 ikustaldi, 2016koak 71.876 eta 2022koak 65.309 ikustaldi.













