Lazkaon lehen erosleak, sarituta
Lazkaon merkatari elkarteak eta udalak antolatutako Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon kanpainaren lehenengo zozketak baditu irabazleak. Eneko Aldasorok, Ane Carrionek eta Mari Karmen Baztarrikak jaso zituzten sariak, atzo, udaletxean.Areria antzokiko zi...
Areria antzokiko zinema denboraldi osorako bonu bana jaso dute hiru zortedunek.
Irailaren 20an hasi zen eranskailu bidezko kanpaina. Lazkaoko komertzioetan eta ostatuetan erosketak egin ondoren, pegatina bana jasotzen dute bezeroek. Horiek txartel batean itsatsi behar dituzte —tabernen kasuan zortzi, komertzioetan bost, horietatik bi Lazkaoneko kide—, eta udaletxeko kutxan bota.
Zozketak asteazkenero
Urriaren 18ra arte, lau zozketa egingo dituzte, guztira. Asteazkenetan 13:15ean aterako dituzte txartel sarituak, eta horien jabeei ostegunetan 13:15ean emango diete dagokien saria.
Urriaren 4an hiru ebook irakurgailu, 11n kiroldegiko urte osoko hiru bazkidetza, eta 18an launa pertsonarentzat hiru afari Lazkaoko jatetxeren batean zotz egingo dute.













