Saguzarrei buruzko jarduera Zegamako parketxean
Zegamako Anduetza parketxean Saguzarrak, ugaztun hegalari harrigarriak jarduera antolatu dute bihar iluntzerako. Ibilaldi bat egingo dute, saguzarrak ezagutzeko.Parte hartzaileak Anduetza parketxean elkartuko dira 20:00etan. Ibilaldiak ordu eta erdiko ...
Parte hartzaileak Anduetza parketxean elkartuko dira 20:00etan. Ibilaldiak ordu eta erdiko iraupena izango du. Anduetza parketxearen inguruan egingo duten ibilaldi txikia hasi aurretik, Kiko Alvarez adituak saguzarren ezaugarriak ezagutzera emango ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…
Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean. Izan ere, hau da animalia hauek behatzeko momenturik egokiena.
Izen-ematea
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko 943 80 21 87 edo 688 623 609 telefono zenbakietara deitu behar da edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatzi. Plaza mugatuak daude eta erreserba egitea beharrezkoa da. Pertsona bakoitzak 5 euro ordaindu behar du. Lau kideko familiek 15 euro bakarrik ordainduko dute.
Gipuzkoako Parketxe Sareak hainbat saio antolatu ditu natura parkeetan eta biharkoa saguzarrak ezagutzeko azken aukera izango da.













