Bele Gaztek urte amaierara bitarteko egitaraua aurkeztu du
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak urte amaierara bitarteko egitaraua aurkeztu du. Lehiaketak, musika eta dantza saioak, emanaldiak... egongo dira.Hilaren 14an, 17:00etan, argazki lehiaketa martxan jarriko dute. Egun horretan eta hilaren 21ean Beldur Bari...
Hilaren 14an, 17:00etan, argazki lehiaketa martxan jarriko dute. Egun horretan eta hilaren 21ean Beldur Barik lehiaketa ere egingo dute. Gainera, urrian eta azaroan Beldur Barik bideoa grabatuko dute.
Azaroaren 4an, 16.30ean, futbol txapelketa egongo da. 18an, 17:00etan, zumba eta karaoke saioak egongo dira. 24an, 18:30ean, Gabonetako programazioa prestatzeko bilera egingo dute. 25ean, 17:00etan, pelikula emanaldia egongo da.
Abendua
Abendurako ere makina bat ekitaldi antolatu dute: 1ean argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, 2an kamisetak tindatuko dituzte, 9an pastelak egingo dituzte eta 15ean Gabonetako apaingarriak.













