Amagandiko edoskitzearen argazki lehiaketako lanak ikusgai
Asteburuan banatu dituzte Irriargi Elkarteak antolatzen duen Amagandiko Edoskitze Argazki Lehiaketako sariak. Nerea Gonzalez beasaindarrak irabazi du aurreneko saria, baita goierritar onenarena ere. Bigarren saria berriz, Sestaoko Eider Ibarretxek jaso du.
Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanekin, erakusketa jarri dute Igartza jauregiko burdinolan. Hilaren 22ra arte egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera arratsaldez (18:00-20:00) eta asteburuetan goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez (18:00-20:00).