Go!azen telesaileko aurre-estreinaldia Ordizian
Euskal Telebistako Go!azen gazteentzako telesaila denboraldi berria prestatzen ari da. Aurreneko kapituluaren aurre-estreinaldia egingo dute asteruan Euskal Herriko hainbat herritan, eta Ordizia da horietako bat. Dagoeneko sarrera gehienak salduta daude, baina egunean bertan anfiteatroko sarrerak jarriko dituzte salgai, 2 euroan. Emanaldia ostegunean izango da, 18:00etan, Ordiziako herri antzokian.