Iraileko udal egutegiko saria eman dute Legazpin
Luken Calzadak irabazi du zozketako saria; asmatu beharreko txokoa Azitiriko barkua zen
Legazpiko Udalak argitaratutako egutegian, irailari dagokion argazkian Aztiriko barkua delakoa agertzen da. 32 lagunek bidali dute erantzuna eta horien artean Luken Calzadak irabazi du zozketa eta, bide batez, Bertatik Bertarako produktuez osatutako otarra eraman du. Orain abian da urriko txokoa asmatzeko hil honetako lehiaketa.













