Indarkeria matxista geletan lantzeko 'Denok Zu' saioak hasi ditu aldundiak Goierrin
Ataunen eta Idiazabalen egin ditu Berdintasun zuzendaritzak ekitaldi bana. Azaroaren 25erako, beste ikastetxe batzuetan jorratu nahi dute. Tresnak emango dizkiete haurrei, jardutekoLehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era arteko ikasleek indarkeria matxista...
Ataunen eta Idiazabalen egin ditu Berdintasun zuzendaritzak ekitaldi bana. Azaroaren 25erako, beste ikastetxe batzuetan jorratu nahi dute. Tresnak emango dizkiete haurrei, jarduteko
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era arteko ikasleek indarkeria matxistaren gaia ikasgeletan landuko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Emakumeen eta Gizonen Bertsinasunerako Organua irailean hasi zen DenokZU sentsibilizazio kanpaina lantzen, eta azaroaren 25erako 40 ikastetxetara eraman nahi du. Herenegun Ataunen aurkeztu zuen Miren Elgarresta zuzendariak, eta atzo Idiazabalen. Hezkidetza saio bat egin zuten umeek.Helburua, bat eta garbia da: emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea. «Ikasleei tresna batzuk eskainiko dizkiegu arazoari euren lekutik aurre egiteko: tratu onak eta enpatia. Laguntza eskatzeko aukera dutela ikusarazi nahi diegu, eta zer egin dezaketen aukeratzeko tresnak behar dituzte», esan du Elgarrestak, Ataungo eskolan.
Ezberdintasunei nola aurre egin, jarrerak aldatzeko aukerak eskaini, eta zer portaera izan bideratu nahi du DenokZU-k. «Etorkizuneko apustua izan behar du, hurrengo belaunaldietarako». Datorren urtean segituko du ekimenak, estereotipoak eta generozko rolak ezbaian jarriz.
Ikastetxe guztietara
Aldundiak zuzenean 40 eskolatara eramango du DenokZU. Ataungo eta Idiazabalgo ikastetxeez gain, Goierri behean beste bi gonbidatu dituzte, eta Goierri Garaiko guztiak. Gainontzeko eskolei, Berritzeguneen bidez helaraziko diete saioaren berri.
Gurasoek ere aukera izango dute, bai haurrek etxean partekatuta, bai aita-amak ikastetxera bertara gonbidatuta. «Hezkidetza estrategikoa da indarkeria matxistarekin amaitzeko, eta ezinbestekoa berdintasunaren bidean», iritzi dio Elgarrestak.













