Herrikoak irabazle
Aitor Perez Arrietak irabazi du Zegamako mendiko duatloi proba. Taldeka, Zegamako Elkartu Nahi taldea nagusitu da. Emakumezkoen artean Zuriñe Frutos arabarra izan da onenaAitor Perez Arrieta zegamarrak eta Zuriñe Frutos arabarrak irabazi dute Zegamak...
Aitor Perez Arrietak irabazi du Zegamako mendiko duatloi proba. Taldeka, Zegamako Elkartu Nahi taldea nagusitu da. Emakumezkoen artean Zuriñe Frutos arabarra izan da onena
Aitor Perez Arrieta zegamarrak eta Zuriñe Frutos arabarrak irabazi dute Zegamako mendi duatloi proba. Bikoteka, Iker Irastortza eta Jon Ugalde nagusitu ziren. Talde onena Zegamako Elkartu Nahi izan zen.Zegamako proba, Euskal Herriko Mendi Duatloiko Zirkuituko azken aurrekoa, larunbatean jokatu zen. 91 kirolarik parte hartu zuten: 53 lagunek banaka eta 38k bikoteka. Lehendabizi 4,4 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 14,92 mendiko bizikletan eta bukatzeko 1,46 kilometro korrika.
Helmugan sartzen lehena,herritar bat izan zen: Aitor Perez Arrieta (01:10:48). Bigarrena, Alain Santamaria, bi segundora sartu zen. Hirugarrena, Eneko Gurrutxaga izan zen, 01:11:45 denborarekin.
Emakumezkoetan, Zuriñe Frutos izan zen lehenengoa, 01:37:48ko denbora eginez. Bigarren postuan Esti Garcia (01:42:37) sailkatu zen eta hirugarren tokian, Laura Perez (01:44:16).
Bikotekako lasterketa Iker Irastortza eta Jon Ugaldek irabazi zuten (01:12:18). Bigarren postuan Enaitz Roteta eta Axier Aburuza (01:13:47) sailkatu ziren eta hirugarrenean, Beñat Katarain eta Gorka Lozano (01:14:12).
Perez Arrietak ez zuen irabaztea espero. Izan ere, duela gutxi aita izan da eta azken bi asteetan ez du entrenatu. «Dirudienez, ez dut txispa galdu. Irabaztea sorpresa izan da eta oso pozik nago. Herritar guztiak poztu dira, beti baita polita herritar batek irabaztea».
Bizikleta gainean egindako lanean oinarritu zuen bere garaipena. «Korrika ohi baino lasaiago irten nintzen, baina bizikleta gainean oso ondo sentitu nintzen».
Gustura bukatu zuen arren, ez du zirkuituko azken proban parte hartuko. «Larunbatean herriko proba zelako irten nintzen. Getariakoan ez dut parte hartuko. Izan ere, eguraldiak jada ez du laguntzen, San Martin egu-nean da…».
Datorren urterako ez du asmo berezirik. «Lagunek parte hartzen badute, nik ere parte hartuko dut».













