Txondor elurtuari kea dario
Igandean piztu da txondorra Lizarrustiko parketxearen inguru zurituan. Ikatza lehen nola egiten zen erakusteko da. Abenduaren 23an egingo dute ikatza ateratzeko ekitaldia

Joxe Ramon Agirre ‘Marron’ ikazkin lanetan, Lizarrustiko txondorra prestatzen. // Argazkiak: Gotzon Aranburu
Eta tarte horretan, etengabeko zainketa. «Egurrak ilintxa bihurtzen doazen heinean, finkotzen joaten da txondorra, eta hutsuneak sortzen dira pilan; hortaz, estalkia kendu, zuloak egur gehigorekin eta betegarriarekin bete eta estalkia berriz jarri behar da», azaldu du Marronek. «Ezin da txondorra erortzen utzi», eta horrek bi-hiru ordutik behin begirada bat botatzea eskatzen du, bereziki gau partean. Ondoan jarri duten txabola dute zainketa lan horretan lagungarri.
Egunez, gainera, beste lan bat ere izaten dute Lizarrustiko parketxean: txondor horren helburuetako bat ikatza lehen nola egiten zuten erakustea denez, eskola taldeei eta bisitariei azalpenak ematea.
Jentilak eta Olentzero
Hiru asteko prozesua izango da gutxi gora behera txondorrarena, eta behin sua itzalita hozten egun batzuk utzi ondoren, abenduaren 23an Jentilak eta Olentzero Lizarrustiko parketxera inguratuko direla baliatuz Jentilak eta Olentzero ibilaldi magikoa ikuskizunareko sarrerak agortuta daude, ikatza ateratzeko ekitaldia egingo dute.
Txondorretatik ateratako ikatza parrilarako «espeziala» dela esan du Marronek. Iaz, sagardotegi batera saldu zuten.













