Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Apostasiaren berri

Zumarraga
Orokorra

Apostasia sinesmen jakin batzuei uko egitea da, hala erlijiosoak nola politikoak. Urretxuko eta Zumarragako hainbat pertsonek erlijio katolikotik irteteko izapideak bete dituzte. Unai ...

2017/12/29
Goierriko Hitza
Unai Orbegozo eta Anjel Bitxo Olarte Urretxuko Tourseko Martin Deunaren parrokiaren plazan.

Unai Orbegozo eta Anjel Bitxo Olarte Urretxuko Tourseko Martin Deunaren parrokiaren plazan.

Apostasia sinesmen jakin batzuei uko egitea da, hala erlijiosoak nola politikoak. Urretxuko eta Zumarragako hainbat pertsonek erlijio katolikotik irteteko izapideak bete dituzte. Unai Orbegozo eta Anjel Bitxo Olarte apostatak izateko paper baten faltan daude. Urratsa eman izanagatik harro daude eta izapide guztiak betetzea pentsa daitekeena baino errazagoa dela diote.

Anjel ‘Bitxo’ Olartek azaldu duenez, «ez dut inoiz sinistu. Ama oso erlijiosoa zen, baina Eliza katolikoa ez zuen gustuko. Ama Birjin batekiko debozioa zuen arren, erabat askea zen pentsamenduz». Hogei urte dira Olartek ez dituela Gabonak ospatzen, «ez nago ospatzen dutenen kontra, baina elkartzeko aitzakia hori ez dator nirekin bat, horretarako urte osoa daukagu, baita elkarri opariak egiteko ere».

Unai Orbegozok Zumarragako La Salle ikastetxean ikasi zuen. Bere familian, sinesmenei dagokienez «denetarik» dagoela dio, «haurra nintzela sinesten nuen, akaso ez zen sinesmen irmo bat; hala ere, sinesmen horretan eroso sentitzen nintzen eskolaren eta lagunen gerizpean».

Denborak aurrera egin ahala eliza katolikoaren egituraren zein burokraziaren nolakotasunarekin jabetu zela dio, «guztia muntaia bat izango ote zenaren gaineko galderak sortu zitzaizkidan». Eliza katolikoaren funtzionatzeko era «kapitalismoarekin bat dator eta pantomima hutsa dela konturatu nintzen». Orbegozok argi dauka, «katolizismotik urrundu nintzen eran nire sinesmen politikoetara hurbildu nintzen eta jakin nuen benetan inporta duena elkar maitatzea, laguntzea eta pertsona zintzoa izatea dela».  Olartek dioenez,  «gauzak ez dira erakusten dizkiguten moduan, nik ikusten dudan horretan baino ez dut sinisten».

Orbegozoren zein Olarteren pentsatzeko era aurreko lerroetan laburbildu da. Aitzitik, pentsatzea ez zen nahikoa izan eta urratsa emateko prest agertu ziren. Lagun arteko bazkari batean hasi zen dena. Antion egin zuten hitzordua eta gaia atera zen. Olartek aipatu duenez,  «beti ari ginen ez garela katolikoak, ez garela, eta zer edo zer egiteko unea iritsi zela sumatu genuen». Orbegozok, bere aldetik, hau azaldu du: «Bazkarira bildu ginen guztiok, orain urte batzuk behintzat, apostasia egitea zaila zela uste genuen. Izapide asko bete behar zirela, paper gehiago, burokrazia…».

Informazioa biltzen hasi ziren. Lehenengo Internet sarea  arakatu zuten eta denetarik aurkitu zuten. Oso zaila dela ziotenak, eta nahiko erraza zela ziotenak ere bai. «Hori guztia ikusita lehenengo urratsa ematea erabaki genuen».

Lehen pauso hura Zumarragako parrokiara joan, eta bataio-agiria eskatzea izan zen. «Bedeinkatutako urarekin eta gurutzeekin hartuko gintuztela uste genuen eta ez zen inondik ere hala izan. Zertarako galdetu zidatenean apostasia egiteko zela erantzun, eta lasai asko erantzun zidaten agiria ezberdina zela eta horregatik galdetu zidatela», dio Olartek.

Urratsak aletuta

Donostiako Apezpikutzara joatea bigarren urratsa izan zen. «Han ere gizon adeitsu batek hartu ninduen, epaile-bikarioa zen. Zergatiak, arrazoiak eta seguru ote nengoen galdetu zidan eta apostata izatearen ondorioak azaldu zizkidan», jarraitu du Olartek. Ondorio horiek xehatu ditu: «Elizako errituetan ezingo dugu parte hartu. Ez ezkondu, aita-bitxi izan ezta hiletarik ere ezingo digute egin». Bataiatuta jarraituko dute, izan ere, Orbegozok azaldu duen moduan, «jaio berritan igurtzi zizuten ur bedeinkatu hori ezin digute ezabatu».

Azkenik, sinadura eta zigilua. Horiek azken urratsak. Papera noiz iritsiko zain eta apezpikutzatik jasotzen dutenean parrokiara joango dira berriro eta han bataio-liburuan oharra jasoko dute. Kito, apostatak dira.

Biek eta beraiekin izapideak bete zituen Sara lagunak bete dituzte urratsak. Ondoren, lagun eta ezagun askoren galderak jaso dituzte eta hainbeste izan dira ezen Facebooken orri bat zabaldu dutela informazio guztia emateko. Beste 10 bat lagun daude apostasia egiteko gertu. Prozesuan ikasi eta ikusi dute apostasia egitea burokrazia-izapide bat betetzea dela eta hori da, hain zuzen, transmititu nahi duten mezua: «Ez da pentsatu ohi den bezain zaila».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut