CAFen %1,24 erosi du Eusko Jaurlaritzak

Enpresa estrategikoetan egin duen lehen inbertsioa da, eta gehiago izango direla aurreratu du Arantxa Tapia sailburuak.

tapia_azpiazu Arantxa Tapia eta Pedro Azpiazu sailburuek, gaur, 250MM-ko Funtsaren  estrategiaren lehen harria aurkeztu dute. Horren bidez, ahalmen teknologikoa eta nazioartekotze-ahalmena duten euskal enpresen hazkundea eta finkatzea bermatzen laguntzea da helburua. Honela, Eusko Jaurlaritza CAF enpresaren kapitalean sartuko da, bere akzioen % 1,24 eskuratuta. Kasu honetan, Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietatea SOCADE, SA-k Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles S.A.ren (CAF) gizarte-kapitalaren % 1,24 diren 425.870 akzio erosiko du. “Egungo titularrari, Kutxabank, SAri, erosi zaizkio akzioak, eta horiek erosteko, Socadek Finantzen Euskal Institutuarekin (FEE) partaidetzako kontuen kontratua sinatu du, 15 MM euroan”.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa