Pilota erabakigarriak
Igarondo pilotalekuak binakako hitzordua du etzi. Partidan erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte bikoteek. Azken lau jardunaldiak dituzte finalaurrekoetako ligaxkara sailkatzekoEskuz binakako txapelketako partida jokatuko da Igarondo pilotalekuan...
Igarondo pilotalekuak binakako hitzordua du etzi. Partidan erabiliko dituzten pilotak aukeratu dituzte bikoteek. Azken lau jardunaldiak dituzte finalaurrekoetako ligaxkara sailkatzeko
Eskuz binakako txapelketako partida jokatuko da Igarondo pilotalekuan etzi. Urrutikoetxea-Untoria arituko dira Altuna III.a -Martijaren aurka.Hamaikagarren jardunaldian dira bikoteak ligaxka amaitzeko, lau partiden faltan, eta ia guztiek dituzte sailkatzeko aukerak.
Idiazabalen izango direnek, puntu bakarreko aldea dute sailkapenean. Altuna eta Martija bigarren postuan dira, 6 punturekin. Urrutikoetxeak eta Untoriak berriz 5 dituzte eta, ondorioz, bosgarren aurkitzen dira.
Finalaurrekoak helburu
Lehen jardunaldian jokatu zuten elkarren aurka; orduan Zaratamokoak Ladis Galarza zuen atzelari. Labrit pilotalekuan jokaturikoan, Altunak eta Martijak batu zuten puntua. 16-22.
Asko aldatu da txapelketa ordutik, izan ere, azken bi partidak galdu ditu Aspeko bikote gaz-teak. Urrutikoetxeak, berriz, txapelketako hirugarren atzelaria du Untoria. Errioxarrarekin jokaturiko bi neurketak galtzeaz gain, Ibai Zabalarekin ere galdu baitzuen aurrekoa.
Gustuko materiala dute
Atzo aukeratu zituzten Idiazabalgo pilotalekuan partidan erabiliko dituzten pilotak. Lau protagonistek ez zuten arazorik izan eta guztiak gustura gelditu ziren banandu zutenarekin.
Aitzakiarik ez dela adierazi dute Urrutikoetxeak nahiz Altunak. Ikuskizun on baterako osagai guztiak prest daude, beraz, Igarondo pilotalekuan.