Mutiloan Sahararako elikagaiak bilduko dituzte 14ra arte
MUTILOA // Saharar Ilargierdi Gorriaren eskaerarekin bat eginez, aurten ere, elikagai eta garbitasun gaien bilketa egiten ari dira Mutiloan. Hilaren 14ra arte luzatu dute epea. Zehazki, atun eta sardina latak, azukrea, dilistak eta txitxirioak, pas...
MUTILOA // Saharar Ilargierdi Gorriaren eskaerarekin bat eginez, aurten ere, elikagai eta garbitasun gaien bilketa egiten ari dira Mutiloan. Hilaren 14ra arte luzatu dute epea. Zehazki, atun eta sardina latak, azukrea, dilistak eta txitxirioak, pasta, arroza eta konpresak behar dituzte Saharara bidaltzeko. Udaletxean jarri dute bilketa gunea, bulego orduetan. Bilketaren ondoren, Sahararen aldeko Euskal Karabanaren bidez, Saharara eramango dituzte produktu horiek, sahararrentzako laguntza zuzena dela bermatuz.