Ataungo IV. kartelen erakusketa bihar zabalduko dute
Urtean zehar Ataunen izan diren agiri eta kartelak izango dira ikusgai
Bihar irekiko ditu ateak Ataungo IV. kartelen erakusketak. Udaletxeko ganbaran izango dira ikusgai, 19:00etatik aurrera. Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek antolatu duten erakusketa da. Urtean zehar izan diren ekitaldien berri ematen duten dokumentuak dira bertan, memoria historiko eta herriaren oroimena osatzen joan dadin, besteak beste.













