Irungo Txiflando taldeak irabazi du Antzezmotzeko lehen kanporaketa
Ostiralean antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako lehen kanporaketa egin zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lau taldek parte hartu zuten eta Irungo Txiflando taldea sailkatu zen finalera. Lehen kanporaketa
Ostiralean antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako lehen kanporaketa egin zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lau taldek parte hartu zuten eta Irungo Txiflando taldea sailkatu zen finalera. Lehen kanporaketa horretan Iruñeko Muñekajos taldeak (Para eso vale cualquiera lanarekin), Bilboko Con la que esta cayendo taldeak (Adivina quien viene esta noche), Donostiako Trio Calavera taldeak (Ligar) eta Irungo Txiflando taldeak (Finisterre) parte hartu zuten. Ostiraleko ikuskizunean Black Jack talde gonbidatuak ere parte hartu zuen. Aurkezle lanak Karmakros taldeko bi lagunek egin zituzten, Goenaga inspektorearen eta Mora bekadunaren rolean.
Bigarren kanporaketa Bigarren kanporaketa ostiral honetan egingo dute. Lau taldek parte hartuko dute:?Donostiako Txinparta (Pisu ez-partekatua), Urnietako Zurriburri (La cita), Bilboko Amets Bete (La mome piaf) eta Abadiñoko Banarte (Comunicado de muerte). Artista gonbidatua Ylian Kartal (Julen Carron) herriko rap abeslaria izango da. Ikuskizuna Karmakros taldeko Mary Francok aurkeztuko du. Hirugarren eta azken kanporaketa otsailaren 23an izango da eta finala, berriz, martxoaren 9an. Saio guztiak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira, 21:30ean. Sarrerak 5 euro balio du.