Segurako ehiza txiki txapelketa jokatu dute
SEGURA // Ehiza txiki txapelketa jokatu dute asteburuan Seguran. Jose Inazio Insaustik irabazi du, 4 eperrekin. Pako Muñoa izan da bigarrena eta Joxe Mari Agirre hirugarrena, biak ere hiruna eper botata. Horiekin batera, Igor Olaran sailkatu da eskua...
SEGURA // Ehiza txiki txapelketa jokatu dute asteburuan Seguran. Jose Inazio Insaustik irabazi du, 4 eperrekin. Pako Muñoa izan da bigarrena eta Joxe Mari Agirre hirugarrena, biak ere hiruna eper botata. Horiekin batera, Igor Olaran sailkatu da eskualdeko txapelketarako. Sari banaketa eta bazkaria, Txoritegi elkartean egin zituzten.