Azeddine Elhamidi zegamarra Espainiako txapeldun
Asturiasko Abeduriu Trail Race lasterketan izan da asteburuan. 18 urtez azpikoen gazteen mailan lortu du urrea mendi korrikalari goierritarrak.
Azeddine Elhamidi argazkiaren erdian, elastiko berdearekin. Hitza Asturiasko Abeduriu Trail Race lasterketaren baitan jokatu da asteburuan Mendi Kiroletako eta Eskaladako Espainiako Federazioak —Fedme— antolatutako Espainiako txapelketa linea modalitatean. Gazteen sailean, 18 urtez azpikoen mailan, Zegamako Azeddine Elhamidi korrikalari gazteak Espainiako txapeldun titulua eskuratu du, bere mailako lasterketarik onena burututa.












